XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oroimenaren ondorioa lez oroipena dugu; ura almen bezela ta bigarrena oroi-egipena dugu, oroimenak ematen digun zituaren antzekoa; ta len oroimenari buruz esan duguna berdin esan dezakegu oroipenaz ere, oroipen onak eta txarrak izan ditzakegula, lenengoak geron atsegiñerako, bigarrenak geron atsekaberako.

Ta len ere, beste azpegiai buruz oartu dugunez, emen be gure atzizkiak diran -men eta -pen ongi bereizten dituztela adigai zeingabea ta adigai zeatza.

Oroimenaren aurkakoa bezela aiztutzeko gaitasuna dugu, ta gaitasun orri, zeinge izarian, aanzmena dei genizayoke, bai ta bere ondorio zeatzari aanzpena ere.

Bizi ontan, geyenetan, gauzak berez aiztutzen dira, eraz

batzuk eta zailki besteak, guregan eta gure baitan nola ari-izan diran arauz.

Alakotz, ba-ditugu geron baitan alkarren aurkakoak bezela bi almen oyek: Oroimena ta aanzmena.

Noizean bein gogoratu edo aiztu nai ditugun gauzak gure baitan irauten dute aurkako lez, ots, gogoratu nai duguna aizttutzen eta aiztu nai duguna gogoratzean, eta alderantziz, gogoratu nai ez duguna gogoratzen edo aiztu nai ez duguna aiztutzen.

Ortan gure naimena, sarritan, ez da ezertarako ezer; eta ortik atera bearr dugu almen bi oyek gure baitan beren kabuz edo bakarrik ari-izateko bizi dirala.

Oroimena ta aanzmena ez dira berdin agertzen gizakien baitan; esaten danez batzuek oroimena ona dute, besteak ez ainbeste ta besteak oroimenik ez dutela esan bearreratzen eta urteetan barna aurreratzen danean gizaki bakoitzean galtzen ari dala ikusten da.

Orobat aanzmenari buruz ere esan edo bearamplt;rampgt; dugu.

Ta zergatik gogoratzen ditugu, geyenen aldetik, obeto aurtzaroan jazo zitzaizkigunak arestian gertatu zaiguna baño?, ta zergatik aiztutzen zaigu eramplt;rampgt;azago orain gutxi bizi bearamplt;rampgt;-izan duguna txikitan gertatu zitzaiguna baño? Oramplt;rampgt;a oramplt;rampgt; bi almen auei buruz ondo ulertzeko ez duguna; ta ortik ere argi ikus dezakegu almen biak gure naimenetik at ari dirala.